Zergatik da beharrezkoa ziurtagiri elektronikoa izatea?Zergatik da beharrezkoa ziurtagiri elektronikoa izatea?Zergatik da beharrezkoa ziurtagiri elektronikoa izatea?Zergatik da beharrezkoa ziurtagiri elektronikoa izatea?
    • HASIERA
    • ZERBITZUAK
    • ARLOAK
      • LAN ARLOA
      • BESTE ARLOAK
    • BALIABIDEAK
    • TAILERRAK
    • BLOGA
    • NIRI BURUZ
    • HARREMANETAN JARRI
    • EUSKARA
      • ESPAÑOL
      • EUSKARA
    ✕
    Mostrar todo

    Zergatik da beharrezkoa ziurtagiri elektronikoa izatea?

    26 urtarrila, 2021
    office 620822 1920

    Iaz bizitako konfinamenduan, agerian geratu zen ziurtagiri elektroniko baliodun bat edukitzea zein garrantzitsua den izapideak online egin ahal izateko (bulegoetara joan beharrik gabe) eta dokumentuetan modu digitalean sinatu ahal izateko.

    Zer dira ziurtagiri elektronikoak?

    Bi egoera bereizi behar ditugu:

    • Autentifikazio-ziurtagiriak: izapide telematiko bat egiten duen pertsonaren nortasuna bermatzeko balio dute. Ziurtagiri horiek pertsona horren nortasuna egiaztatzen dute, eta gako bat dute lotuta. Adibidez, administrazio publikoen Egoitza Elektronikoetara sartzeko balio dute, bulegoetan egiten diren (edo egiten ziren) kudeaketak egiteko.
    • Sinadura-ziurtagiria: beste ziurtagiri batzuek izapideak edo dokumentuak sinatzeko balio dute (paperaren gainean eskuz idatzitako sinadura ordezten dute). Adibidez, .pdf formatuko dokumentuak sinatzeko erabil daitezke, hala nola kontratu bat edo administrazio bati egindako eskaera bat.

    Noiz erabiltzen dira ziurtagiri elektroniko hauek?

    Ziurtagiri elektronikoak gero eta gehiago erabiltzen ari dira, izapide presentzialak edo dokumentuetan eskuz idatzitako sinadurak ordezkatzen baitituzte. Horrela, izapide guztiak modu telematikoan egiten dira ordenagailutik. Adibide gisa, erabil daitezkeen egoera hauek aipa ditzakegu:

    • Amatasun/aitatasun prestazioa edo jubilazio pentsioa eskatzeko (Gizarte Segurantzaren egoitza elektronikoa).
    • Kontratu bat sinatzeko.
    • Laguntza publikoak edo diru-laguntzak eskatzeko (Eusko Jaurlaritzaren egoitza elektronikoa).
    • Dokumentuak digitalki sinatzeko (ospitaleari historia klinikoa eskatzeko idatzia, erditze-plana, etab.)

    Nola lor dezakezu ziurtagiri bat?

    • NAN elektronikoa: NANaren gakoa eguneratzea gomendatzen da, gako hori 60 hilabetera iraungitzen baita. NAN elektronikoa hainbat egoitza elektronikotan sartzeko erabil daiteke eta, gainera, dokumentuak digitalki sinatzeko aukera ematen du. Informazio gehiago: https://www.dnielectronico.es/PortalDNIe/PRF1_Cons02.action?pag=REF_1028&id_menu=33
    • “Cl@ve permanente”: Gizarte Segurantzaren ziurtagiri espezifiko bat da, eta erregistratu egin behar da. Aukera ematen du Gizarte Segurantzaren Egoitza Elektronikoan sartzeko eta txostenak edo dokumentuak eskatzeko, bai eta prestazioak eskatzeko ere, ordenadoretik azkar eta erraz. https://revista.seg-social.es/2020/10/20/como-obtener-un-certificado-digital-o-o-registrarse-en-clve-para-realizar-tramites-con-la-seguridad-social/
    • Izenpe: herritarrei, enpresei eta profesionalei aukera ematen die Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren aurreko izapideak elektronikoki egiteko. Herritarrentzat hainbat modalitate daude (informazio gehiago hemen: https://www.izenpe.eus/iee/es/ciudadania.shtml):
      • IZENPE txartela, lotutako gakoarekin. Modu digitalean sinatzeko ere balio du.
      • BakQ. EAEko Administrazioaren aurrean izapideak erraz egiteko balio du.

    Adierazitako guztiagatik, NANaren gakoa eguneratzea ez ezik, adierazitako beste ziurtagirietako bat gutxienez eskatzea ere gomendatzen dugu bulego honetatik, izapideak zuen etxetik egin ahal izateko (hori oso baliagarria izango da konfinamendu-egoeran bazaudete, adibidez).

    Irati Alkezar

    Abokatua – Abogada

    Compartir
    16
    Irati Aizpurua Alquezar
    Logo Irati Aizurua abogada

    Prim 30, 2 – B
    20006 Donostia – San Sebastián
    640716384
    info@iratialkezar.com

    Legezko oharra
    Pribatutasun politika
    Cookieen politika

    © 2020 Irati Aizpurua Alquezar • Abogada en Donostia - San Sebastián
    Cookie-ak konfiguratzea
    Este sitio web utiliza cookies para mejorar su experiencia mientras navega por el sitio web. Estas cookies se almacenarán en su navegador solo con su consentimiento y también tiene la opción de rechazarlas.
    Cookie-en politika irakurri

    Guztiak onartu Beharrezkoak bakarrik
    Cookie-ak

    Pribatutasunaren laburpena

    Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu bere esperientzia hobetzeko web gunean nabigatzen duen bitartean. Cookie horietatik, beharrezkoa denaren arabera sailkatzen diren cookieak nabigatzailean biltegiratzen dira, funtsezkoak baitira webgunearen oinarrizko funtzionalitateen funtzionamendurako. Hirugarrenen cookie-ak ere erabiltzen ditugu, webgune hau nola erabiltzen duen aztertzen eta ulertzen laguntzeko. Cookie horiek zure nabigatzailean gordeko dira, zure baimenarekin bakarrik. Cookie horietan baja hartzeko aukera ere badu. Baina cookie horietako batzuk borondatez baztertzeak eragina izan dezake haien nabigazio-esperientzian.
    Beharrezko cookie-ak
    Always Enabled
    Beharrezko cookie-ak guztiz funtsezkoak dira webguneak behar bezala funtziona dezan. Kategoria honek webgunearen oinarrizko funtzionalitateak eta segurtasun-ezaugarriak bermatzen dituzten cookie-ak baino ez ditu hartzen. Cookie horiek ez dute informazio pertsonalik gordetzen.
    Beharrezkoak ez diren cookie-ak
    Webguneak funtzionatzeko bereziki beharrezkoa ez den eta analisi, iragarki eta bestelako eduki integratuen bidez erabiltzailearen datu pertsonalak biltzeko berariaz erabiltzen den edozein cookie beharrezkoa ez den cookie deitzen da. Ezinbestekoa da erabiltzailearen baimena lortzea cookie horiek bere webgunean exekutatu aurretik.
    SAVE & ACCEPT