Tailerrak eta dibulgazioa
Bulego honen helburuetako bat gure eskubideen inguruko informazioa helaraztea da. Xede hori betetzeko, tailer edo hitzaldiak ere ematen ditugu, oro har, ama, familia edo langileei zuzendutakoak.
Elkarte bateko kide bazara eta bulegoan jorratzen ditugun gaien inguruko hitzaldi bat antolatu nahiko bazenu, “harremanetarako” atalean dauden datuen bidez gurekin harremanetan jartzera gonbidatzen zaitugu.
Jarraian, egindako hitzaldien zerrenda topa dezakezue, baita datozen hilabeteetan egiteko daudenak ere:
“Kontziliazio eskubideak”
Kontziliaziorako gakoak ezagutu nahi? Haziak Elkartearekin batera antolatutako hitzaldira etortzea gonbidatzen zaitugu:
- Ekainaren 3an, ostirala.
- Hernanin, Biteri Kultur Etxean.
- 16:30etatik 18:00etara.
- Doakoa.
- Kontziliatziorako formula ezberdinak.
- Eszedentzia, murrizketa eta lanaldiaren egokitzapena.
- Dirulaguntzak.
Etortzeko asmorik? Bidal iezaguzu Whatsapp mezu bat zenbaki honetara : 618 06 77 33 (Haziak Elkartera)

Indarkeria obstetrikoaz
Emakumeen aurkako indarkeria mota gisa definitu da indarkeria obstetrikoa, eta haurdunaldi, erditze eta erditze ostean emakumeen jasotzen dituzten tratu txar eta indarkeria egoerei egiten die erreferentzia.
Honen inguruan arituko gara Azpeitiako Emakumeen Txokoan datorren martxoaren 30ean. Hitzaldia arratsaldeko 18:30etan hasiko da eta hizkuntza euskara izango da.

Eskubideak ezagutu erabakiak hartzeko

2021eko azaroak 25
Nere Maitia Gunearen fundatzailea den Ione Mendizabalekin hitzaldia izan dugu, bere Instagram kontuaren bidez. Amatasunean zehar ditugun eskubideen inguruko informazioa izatearen garrantziaz aritu gara.
Bideoa ikusgai dago bere Instagram kontuan (@neremaitiagunea), euskaraz.

2021eko ekainak 1
Instagram-en zuzenekoa egin genuen Nerea Bordagarairekin (@urruma), seme-alabak modu goiztiarren hil eta dolua zeharkatzen ari diren familien eskubideak zein diren argitzeko. Besteak beste, ondorengo gaiak ikusi genituen:
- Mediku-bajak.
- Adingabeen jaiotzagatiko prestazioa (amatasuna/aitatasuna).
- Erregistro Zibilean izen-ematea egiteko izandako aldaketak.
Bideoa ikusgai dago @urruma.eus Instagram kontuan, euskaraz.

Kontziliazio eskubideak enpresan
“Kontziliako eskubideak enpresan” izenburupean tailer berria. Aukera paregabea da zure eskubideak ezagutzeko, gainera doan izango da.
Hitzaldi egokia da lan kontratua duten langileentzat.
Adingabeen zaintza dela eta lanaldia egokitzeko eskubideaz, lanorduak murrizteaz edo eszedentzia eskubideaz arituko gara, besteak beste .

Haurdunaldiko eta erditze-ondoko lan-eskubideak
2021eko urtarrilaren 28an, osteguna.
- 19:30etan
- Doakoa
- Online
Izen emateak: irati.aizal@icagi.net
