Soldata-berdintasunaren egunaren hariraSoldata-berdintasunaren egunaren hariraSoldata-berdintasunaren egunaren hariraSoldata-berdintasunaren egunaren harira
    • HASIERA
    • ZERBITZUAK
    • ARLOAK
    • TAILERRAK
    • BLOGA
    • NIRI BURUZ
    • HARREMANETAN JARRI
    • EUSKARA
      • ESPAÑOL
      • EUSKARA
    ✕
    Mostrar todo

    Soldata-berdintasunaren egunaren harira

    22 otsaila, 2021
    chance 3335805 1920

    Gaur, 2021eko otsailaren 22an, Soldata Berdintasunaren Eguna ospatzen da. Ministroen Kontseiluak 2010ean hartutako erabakiaren bidez ezarri zen, eta horren bidez “generoko soldata-arrakala” delakoaz kontzientziatu nahi da, emakumeen eta gizonen ordainsarietan berdintasuna sustatzea delarik helburua.

    Soldata-desberdintasuna % 23 ingurukoa da mundu mailan, hau da, emakumeek batez beste gizonek kobratzen duten soldataren% 77 jasotzen dute. Horrela, Lanaren Nazioarteko Erakundeak erabiltzen dituen datuen arabera, 2086ra arte ez genuke benetako berdintasunik lortuko emakumeen eta gizonen ordainsarien artean.

    Jarraian, “Generoaren araberako soldata-arrakalaren” inguruko kontzeptuak eta esparru horretako oinarrizko araudia ulertzeko gakoak emango ditugu:

    Zer da emakumeen eta gizonen arteko soldata-berdintasuna?

    Soldata-berdintasunak honako elemento hauek kontuan izatea eskatzen du:

    • Ordainsari berdina lan berdinagatik, hau da, lan bera gizonei eta emakumeei modu berean ordaintzea, sexuen arteko bereizketarik egin gabe.
    • Balio bereko lanagatiko ordainsari-berdintasuna.
    • Sexuagatiko diskriminazioa debekatzea
    • Sektore feminizatuetako lanak behar bezala baloratzea (bereizketa horizontala): emakumeak pertsonak zaintzeari eta administrazio-lanei lotutako lan-sektoreetan kontzentratzen dira. Lan horiek aitorpen sozial eta ekonomiko txikiagoa dutelarik.
    • Emakumeek betetzen dituzten lanpostuak behar bezala baloratzea (bereizketa bertikala): “Kristalezko sabaiak” eta “zoru itsaskorrak” oztopatzen dute emakumeak aintzatespen sozial eta ekonomikoko lanpostuetara igotzea, soldata handiagoak galaraziz.

    Zer da generoaren araberako soldata-arrakala?

    Emakumeen eta gizonen arteko soldata-desberdintasunari “generoko soldata-arrakala” deitu ohi zaio, eta emakumeen eta gizonen batez besteko ordainsarian dagoen aldea aztertuz neurtzen da. Hau da, langilearen sexuaren araberako soldatan dagoen aldea da. Kontuan izan behar da emakumeek enplegu prekarioagoak eta soldata txarragoak izaten dituztela, eta, gainera, gehienbat lanaldi murriztuak edo adingabeak edo senideak zaintzeko eszedentziak hartzen dituztela.

    Nola murriztu edo amaitu nahi da soldata-arrakala?

    Berriki, estatu-mailako araudi berri bat onartu da, ordainsarien arloan emakumeen eta gizonen arteko tratu-berdintasunerako eta diskriminaziorik ezerako eskubidea gauzatzeko neurri espezifikoak ezartzea helburu duena (urriaren 13ko 902/2020 Errege Dekretua da, emakumeen eta gizonen ordainsari-berdintasunari buruzkoa, eta 2021eko apirilaren 14an jarriko da indarrean).

    Araudia hori urriaren 13ko 901/2020 Errege Dekretuak osatzen du (urriaren 13ko 901/2020 Errege Dekretua, Berdintasunerako Planei buruzkoa). Baita arlo honetako Europako eta nazioarteko araudiarekin ere.

    Horregatik guztiagatik, emakume eta gizonen arteko soldata arrakalaren amaireraranzko pausu irmoak eman daitezen, tresna juridiko horiek guztiak enpresetan ezartzea ezinbestekoa da.

    Compartir
    36
    Irati Aizpurua Alquezar
    Logo Irati Aizurua abogada

    Prim 30, 2 – B
    20006 Donostia – San Sebastián
    640716384
    info@iratialkezar.com

    Legezko oharra
    Pribatutasun politika
    Cookieen politika

    © 2020 Irati Aizpurua Alkezar • Abogada en Donostia - San Sebastián
    Cookie-ak konfiguratzea
    Este sitio web utiliza cookies para mejorar su experiencia mientras navega por el sitio web. Estas cookies se almacenarán en su navegador solo con su consentimiento y también tiene la opción de rechazarlas.
    Cookie-en politika irakurri

    Guztiak onartu Beharrezkoak bakarrik
    Cookie-ak

    Pribatutasunaren laburpena

    Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu bere esperientzia hobetzeko web gunean nabigatzen duen bitartean. Cookie horietatik, beharrezkoa denaren arabera sailkatzen diren cookieak nabigatzailean biltegiratzen dira, funtsezkoak baitira webgunearen oinarrizko funtzionalitateen funtzionamendurako. Hirugarrenen cookie-ak ere erabiltzen ditugu, webgune hau nola erabiltzen duen aztertzen eta ulertzen laguntzeko. Cookie horiek zure nabigatzailean gordeko dira, zure baimenarekin bakarrik. Cookie horietan baja hartzeko aukera ere badu. Baina cookie horietako batzuk borondatez baztertzeak eragina izan dezake haien nabigazio-esperientzian.
    Beharrezko cookie-ak
    Always Enabled
    Beharrezko cookie-ak guztiz funtsezkoak dira webguneak behar bezala funtziona dezan. Kategoria honek webgunearen oinarrizko funtzionalitateak eta segurtasun-ezaugarriak bermatzen dituzten cookie-ak baino ez ditu hartzen. Cookie horiek ez dute informazio pertsonalik gordetzen.
    Beharrezkoak ez diren cookie-ak
    Webguneak funtzionatzeko bereziki beharrezkoa ez den eta analisi, iragarki eta bestelako eduki integratuen bidez erabiltzailearen datu pertsonalak biltzeko berariaz erabiltzen den edozein cookie beharrezkoa ez den cookie deitzen da. Ezinbestekoa da erabiltzailearen baimena lortzea cookie horiek bere webgunean exekutatu aurretik.
    SAVE & ACCEPT