OSASUN ARLOA
Karena eskatzeko IDATZIA
Erditzea Ospitale batean gertatzen denean, karena (plazenta) hondakin biologikotzat hartu ohi da, eta ospitaleak berak erabakitzen du bere patua. Hau da, zentro horietan erditzen diren emakumeek ez dute karena eramateko eskubiderik, eta haiek aukeratutako destinoa emateko aukera ukatzen zaie. Hala ere, posible da eskaera bat egitea, erditzea gertatuko dela aurreikusten den ospitaleko Pazientearen Arretarako Zerbitzuan idatzia erregistratuz. Komeni da aurkeztutako idatziaren kopia bat gordetzea eta behar besteko aurrerapenarekin egitea. “Erditu ondoren plazenta entregatzeko eskaera” dokumentua Francisca Fernández Guillén abokatuaren adeitasunez lortu da, arduragabekeria medikoetan eta indarkeria obstetrikoan espezializatua. Bere webgunean erditzean dauden eskubideei buruzko informazio gehiago aurki dezakezue.