Lan eta Gizarte Segurantza zuzenbidean aditua

notebook gb42b0cc97 1920 1

Erabaki informatuak hartzen laguntzen dut, eta irtenbideak eskaintzen ditut zure egoera zehatza kontuan hartuta.

Berdintasunaren ikuspegia kontuan hartuko da prozesuan zehar, kausak hala eskatzen duenean.

Lanetik kaleratzeak kezkatzen zaitu, eta hori gertatu aurretik informazioa eskuratu nahi duzu?

Ama/aita izango zara, eta lanera itzultzeko plangintza egin behar duzu?

Lanaldi-murrizketa eskatu nahi duzu, eta zalantzak dituzu nola egin?

Banakako kontsulten bidez, zure eskubideei buruzko informazioa jasoko duzu eta beharrezko idazkiak prestatuko ditugu. Ez itxaron lan-gatazka bertan egon arte, aurrea hartu etorkizunean arazoak edo desadostasunak saihesteko.

Kasu bakoitza banaka aztertzen da, pertsona bakoitzaren inguruabar zehatzak kontuan hartuta, premia espezifikoetara gehien egokitzen diren konponbideak eskaini ahal izateko.

Gaur egungo lan-munduan, gure interesak babesteko, komeni da gure eskubideei buruzko informazioa lortzea gatazka iritsi aurretik. Behar horri irtenbide bat emateko, kontsulta pertsonalizatuak eskaintzen dizkizut, kasua aztertzeko eta zure helburuak bermatzeko zer urrats eman daitezkeen zehazteko.

Gure eskubideak lan-gatazkak baino lehen ezagutzeak etorkizuneko arazoak saihestea ahalbidetzen du.


Hala ere, batzuetan, desadostasunak eta akordio bat erdiesteko ezintasunak saihetsezinak dira. Une zail horietan, batzuetan, jarduera juridiko jakin batzuk egin behar izaten dira, egunerokoan dauden arazo horiek konpontzeko. Kasu horietan, beharrezko baliabideak eskaintzen dizkizut urrats judizial horiek emateko, zure egoera espezifikoa kontuan hartuta eta unean uneko beharretara egokituta.


Prozesu judizialean legezko laguntza beharrezko informazioa eskainiz egiten da, hurbiltasunetik eta elkarri entzunda.

KONTSULTAK

Zure lege-zalantzak banakako kontsulten bidez argitzen ditut.

Egin behar dituzun administrazio-izapideetan eta idazkiak idaztean ere lagunduko dizut.

Kontsultak aurrez aurre eta online egin daitezke

DEFENTZA JUDIZIALA

Zure egoerak hala eskatzen duenean bakarrik egingo ditugu beharrezko jarduketa judizialak epaitegi eta auzitegietan.

Defentsa judizialean berdintasunaren ikuspegia egongo da, kasuak hala eskatzen duenean

TAILERRAK ETA DIBULGAZIOA

Elkarte eta erakundeekin elkarlanean aritzen naiz, legezko tailerrak emanez, pertsonek erabakiak modu informatuan hartu ahal izan ditzaten.

Hedapen-lana ere egiten dut, hainbat komunikabiderekin lankidetzan.

Dibulgazioa

Ama(t)asunak podcasta
amatasunak podcast 5

Sabeletik Mundura proiektuaren barnean, Nahia Alkorta Elezgarairekin amatasunari buruz solasean aritzeko aukera izan dugu, ikuspegi juridiko batetik. Besteak beste, amatasun biologikoari eragiten dion araudiaren gainean edota haurdunaldi eta erditzean emakumearen eskubideen inguruan aritu gara.

Elkarrizketa entzungai dago ondorengo esteka edo plataformetan:

"Batzuetan ez gara jabetzen haurdunaldi eta erditzean eskubideak ditugula"
embarazada 2

Euskalerria irratian elkarrizketa 2020ko maiatzaren 27an.

COVID-19agatik pandemia egoera bete-betean, Euskalerria irratian haurdunaldi eta erditze uneko eskubideen inguruan aritzeko aukera paregabea izan genuen.

Elkarrizketa ondorengo estekan entzungai:

https://euskalerriairratia.eus/irunerria/1590593458733-irati-aizpuru

Guraso.eus gunean kolaborazioak

Guraso.eus webguneak gurasoen premiak asetzeko informazioa zabaltzea du helburu, familien beharrei erantzunez. Bertan, gai ezberdinak jorratzen ditugu ikuspegi juridikotik.

Kolaborazio artikuluak: https://guraso.eus/author/iratiaizpurua/

Elkarrizketa, 2021eko maiatzaren 26koa, “Familia giroko zaintza alorrean eragin duten neurrien inguruko iritzi kritiko bat sortzea izan da nire nahia”. Entzungai hemen: https://guraso.eus/irati-aizpurua-alkezar/

Jarrai gaitzazu Instagram-en: