BESTE ARLO BATZUK
Haurdunaldi eta erditzean osasun arloko eskubideak
Osasun-sistemaren erabiltzaile edo pazienteek dituzten eskubideei buruzko aholkularitza eskaintzen dugu, eta, zehazki, haurdun dauden emakumeen eta euren haurren arretari buruzkoak. Eremu horretan indarkeria obstetrikoa prebenitzea egiteke dagoen zereginetako bat da, amak eta haurrak egoera horien biktima izan ez daitezen.
Familia-zuzenbidea
Harreman pertsonalak familia-zuzenbidean kokatzen dira, eta, batzuetan, gatazkak nahi baino handiagoak izan ohi dura. Bulego honetatik, egoera horiek enpatiatik, elkar ulertzetik eta komunikaziotik bideratu nahi dira, sor daitekeen gatazkak konpontzen saiatzeko lehen urratsa fede oneko negoziazioak izan behar dutelakoan gaude:
- Elkarren arteko adostasunezko dibortzioak
- Adostasunik gabeko dibortzioak
- Izatezko bikoteak
- Ezkontzaren araubide ekonomikoa
- Gurasoen eta seme-alaben arteko neurriak
- Neurriak aldatzea
- Pentsioak erreklamatzea
Zuzenbide Zibila
Egunerokotasunean, zuzenbide zibilean sartzen diren hainbat egoera aurkitzen ditugu. Etxebizitzak alokatzeko kontratuak, salerosketa-kontratuak edo gure bizilagunekiko harremanak eguneroko bizitzaren parte dira, baina, batzuetan, aldeak ez datoz bat eta desadostasunak sortu ohi dira.
- Kontratuak idaztea
- Zenbatekoa erreklamatzea
- Jabetza horizontala (jabekideen erkidegoa, etab.)
- Hiri-errentamenduak (etxegabetzeak, etab.)
- Borondatezko Jurisdikzioaren Legearen prozedurak
Berdintasun-printzipioa
Bulego honetatik, arreta berezia jartzen dugu emakumeen eta gizonen berdintasun-printzipioa jarduera-eremu guztietan aplikatzean. Horretarko, berdintasunean eta diskirminazio ezan oinarritutako interpretazioak bultzatzen dira.