Entonces, ¿cuál es el Plan de Cuidados?Entonces, ¿cuál es el Plan de Cuidados?Entonces, ¿cuál es el Plan de Cuidados?Entonces, ¿cuál es el Plan de Cuidados?
    • INICIO
    • SERVICIOS
    • ÁMBITOS
      • ÁMBITO LABORAL
      • OTROS ÁMBITOS
    • RECURSOS
    • TALLERES
    • BLOG
    • SOBRE MÍ
    • CONTACTO
    • ESPAÑOL
      • EUSKARA
    ✕
    Mostrar todo

    Entonces, ¿cuál es el Plan de Cuidados?

    julio 21, 2021
    wes hicks Xg LGdZVPe0 unsplash

    Artículo redactado para Guraso.eus y publicado el 21/05/2021. Texto originial disponible en: https://guraso.eus/baina-zein-da-zaintza-plana/

    [Para obtener la traducción al castellano: https://www.euskadi.eus/itzuli/]

    Osasun egoera berri hau hasi zela urte eta erdi igaro da honezkero. Hasiera nahiko aldrebesa izan zen, ustekabeko arazoei aurre egiteko konponbide berritzaileak aurkitu beharra baitzegoen. Alarma egoera amaitu den honetan (nahiz eta nahiko errealitate gordinarekin jarraitzen dugun), egokia iruditu zait hartu diren neurrien atzera begirako bat egitea. Zehazki, familia giroko zaintza alorrean eragin duten neurri juridikoen iritzi kritiko bat sortzea da nire nahia.

    Pandemia egoeraren aurretik, kontziliazioaren inguruko eskariak emakumeengandik etorri ohi zirenez hein handi batean (ez bada ia esklusiboki), “emakumeen arazotzat” hartuz, zaintzaren inguruko eztabaida ez zen erdigunean jartzen. Zaintza lanak doan, isilpean eta ikusezitasunean egitearen inguruan esperientzia handiegia dugu emakumeok historian zehar, eta lan horri balioa eman zein prezioa jarri behar zitzaiela eskatzen zuten aldarrikapenak isilarazi egin nahi izan dira edo entzungor egin zaie.   

    Gauzak horrela, COVID-19a geurera iritsi zenean, zaintzak bizia sostengatzen zuela ohartu zen ordurarte itsu zegoen jende baita agintari publiko asko. Baina, hitzetatik ekintzetara egin ote dugu salto? Zaintza lanak funtsezkoak direla esatetik haratago, eman al dugu aurrerapausorik? Azken hilabeteetako egoera juridikoari ordena kronologikoan helduko diot nondik gatozen eta non gaude ikusteko, baita norantz jo nahi dugun hausnartzeko ere.

     Duela urtebete pasatxo osasun egoera berri honi aurre egiteko lehen neurrietako bat eskolak ixtea izan zela ez dugu ahaztu behar. Egun batetik bestera jakinarazi zitzaigun erabaki horrek lurrikara bortitz baten antzera astindu zuen hainbat familiaren antolakuntza. Une horretarik aurrera, Espainiar Gobernuaren arau sorkuntza etengabeak ere astindu zuen mundu juridikoa. 2020ko martxoaren 18an COVID-19ari aurre egiteko lehen arau sorta iritsi zen, bertan jaso zirelarik etorkizunean eztabaidagai izango ziren bi arlo: batetik, urrutiko lana lehentasunezko lan egiteko modua zela erabaki zen (telelana kontziliazioa errazteko neurri gisa jarri ez zela ohartarazi nuen une hartan, birusa gehiago ez zabaltzea baitzen xede bakarra). Bigarrenik, “Plan Mecuida” deiturikoa aurkeztu zuen Espainiar Gobernuak, konfinamendu garaian familia eta lana bateragarri egiteko helburuarekin. Baina, zertan zetzan Plan horrek? Laburbilduz, langileari aukera ematen zion enpresan lanaldi malguagoa edo lanorduen murrizketa bat eskatzeko, beti ere COVID-19ak sortutako egoera berri horren ondorioz familiakoak zaintzeko betebeharra zuela frogatzen bazuen. Araudia berri horren inguruko informazioa familia askotara iritsi ez denaren susmoa albo batera utziz, kritikarik zorrotzenak ondorengo honi egin zaizkio: lanorduen murrizketa nahi adinakoa izan zitekeen, baita 100%ekoa ere (hau da, pandemiagatik zaintza lanak egiten dedikazio esklusiboa izateko aukera ematen zuen araudiak, lan ordaindua erabat alboratuz), baina soldataren murrizketa proportzionala aplikatuko zen (beraz, 100%eko murrizketa eskatuz gero, 100%eko soldata galera, nomina hutsean utziz).

    Lehen aldiz araua irakurri nuenean, diru galera horri aurre egiteko beste neurri batzuk mahai gainean jarriko zela espero nuen. Hau da, zela Gizarte Segurantzaren prestazio-sistema berri baten bidez, zela beste erakunde publikoek dirulaguntza zuzenak eskainiz (beste hainbat sektoretan egin den bezala), larritasunez beteriko hilabete haietan burututako zaintza lanengatik familiei babes ekonomikoa emango zitzaiela espero nuen. Madrilgo Gobernu zentraletik ez da ezer egin, eta egiteko asmorik ere ez dutela argi esan izan dute agintari politikoek, “Plan Mecuida” eraginkorra eta nahikoa dela defendatuz. Eusko Jaurlaritzak “Familia eta lana uztartzeko laguntza osagarria” argitaratu zuen, Covid-19ak familiengan izan duen “inpaktu ekonomikoari erantzuteko” helburuarekin. Dirulaguntzak oso xumeak dira izandako galerarekin alboratuz (laguntza hau eskatzeko epea ekainaren 21ean amaitzen dela jakinarazteko baliatuko dut tarte hau).  

    Gauzak horrela, denon ahotan zegoen esaldi bat entzuten hasi ginen etengabe: “Zaintzak erdigunean jarri behar ditugu”. Batzuetan, sakon hausnartu da horren inguruan; besteetan, hitzak modu panpox batean ahoskatu dira, atzean dagoen errealitateaz erabat jabetu gabe.

    Eta, heldu zen martxoaren 8a, emakumearen nazioarteko eguna, dagoeneko 2021. urtean ginela gogoraraziz. Emakundek – Emakumearen Euskal Erakundeak – martxoaren 8ko kanpainarako lelo hauxe jarri zuen: “Nork zaintzen du? Jar dezagun agerian. Egin dezagun dagokiguna”. Kanpainaren helburua hirukoitza zen: zaintza-lanak ikusaraztea (agerian jartzea), baloratzea (lan ordaindua eta ez ordaindua baloratzea) eta gizarte osoaren artean banatzeko beharra azpimarratzea (emakume, gizon, erakunde eta jendartearen erantzunkidetasuna nabarmentzea). Kanpaina harekin sentipen gazi-gozoa izan nuela onartuko dizuet: zaintza-lanari balioa ematen bazaio, prezio bat ezartzearen egokitasuna ere aztertu behar dela uste baitut. Familia giroko zaintzek aintzatespen formala baina gehiago behar dute. Oinarri ekonomia funtsezko elementuetako bat da bizitza duintasunez garatzeko.

    Egun bat beranduago, martxoaren 9an, Espainiako Estatuko Kontseilu Ministroak “Plan Corresponsables” edo Erantzunkide Plana aurkeztu zuen. 190 millioi euro 14 urtetik beherako haurrak dituzten familien kontziliazio-beharrak asetzera bideratuta. Autonomia Erkidegoetatik bideratuko den Plan honek “zaintza profesionalen boltsa” bat jarriko omen du familien esku. Zer esan nahi du horrek? Langile bat kalitatezko enplegu batekin kontratatzen lagunduko duela administrazio publikoak, etxeko lanak egin ditzan. Hau da, karga batzuk kanporatzeko da. Ez da familiei zuzenean bideratutako dirua, beraz haurren zaintzarako eszedentzia ordaindu gabeak hartzen dituzten milaka eta milaka emakumek ezingo dute Plan horretatik zentimo bat ere kobratu: ezin duzu zure burua kontratatu eta.

    Amaitzen joateko, egin dezagun hausnarketa: zein da Plana (letra larriz) Kontziliazio eta Zaintza alorrean? Bada, doan zaintzen jarraitzea, kontziliazio-neurriak aplikatu daitezen borrokatzen jarraitzen dugun bitartean (baita epaitegietan ere). Doan zaindu, are gehiago emakumea bazara, haurren zaintzarako lanaldi murrizketa eta eszedentzia gehienen atzean ama bat dago eta.

    Enpresa edo lan eremuan egiten diren kontziliazio-eskarien atzean zaintza lanak daude, guztien ongizatea dago, osasun mentala dago jokoan eta, noski, pertsonak daude: adingabeak, mendekotasun-egoera edo osasun-egoera dela eta arreta behar duten pertsonak, adinekoak. Gurasook, zaintza lan duinak egiteko kontziliazio neurriak behar ditugu, eta etxeko lanak kanpora ateratzea ez da beti bidea. Esku artea dudan Victoria Camps filosofoaren Tiempo de cuidados liburu argitaratu berrian dioen bezala, “Badaude eremu pribatutik ateratzerik ez duten eta atera behar ez duten zaintzak; beste batzuk kanporatu egin daitezke eta antolakuntza eta euskarri publikoak eskatzen dituzte” (nire itzulpen xumearekin).

    Gakoa honen ingurua hausnartzea dela uste dut: etxe giroan egiten den zaintza lana baloratzeaz gain, ordaintzea merezi duen lan moduan ikusten hasi behar ote garen behingoz. Zaintza-Plan bat behar dugu, errealitate guztiei erantzungo diena.

    Photo by Wes Hicks on Unsplash

     

    Compartir
    0
    Irati Aizpurua Alquezar
    Logo Irati Aizurua abogada

    Prim 30, 2 – B
    20006 Donostia – San Sebastián
    640716384
    info@iratialkezar.com

    Aviso legal
    Política de privacidad
    Política de cookies

    © 2020 Irati Aizpurua Alquezar • Abogada en Donostia - San Sebastián
    Configurar cookies
    Este sitio web utiliza cookies para mejorar su experiencia mientras navega por el sitio web. Estas cookies se almacenarán en su navegador solo con su consentimiento y también tiene la opción de rechazarlas.
    Leer política de cookies

    Aceptar todas Solo necesarias
    Cookies

    Resumen de privacidad

    Este sitio web utiliza cookies para mejorar su experiencia mientras navega por el sitio web. De estas cookies, las cookies que se clasifican según sea necesario se almacenan en su navegador, ya que son esenciales para el funcionamiento de las funcionalidades básicas del sitio web. También utilizamos cookies de terceros que nos ayudan a analizar y comprender cómo utiliza este sitio web. Estas cookies se almacenarán en su navegador solo con su consentimiento. También tiene la opción de darse de baja de estas cookies. Pero la exclusión voluntaria de algunas de estas cookies puede afectar su experiencia de navegación.
    Cookies necesarias
    Siempre activado
    Las cookies necesarias son absolutamente esenciales para que el sitio web funcione correctamente. Esta categoría solo incluye cookies que garantizan funcionalidades básicas y características de seguridad del sitio web. Estas cookies no almacenan ninguna información personal.
    Cookies no necesarias
    Cualquier cookie que no sea particularmente necesaria para que el sitio web funcione y se use específicamente para recopilar datos personales del usuario a través de análisis, anuncios y otros contenidos integrados se denominan cookies no necesarias. Es obligatorio obtener el consentimiento del usuario antes de ejecutar estas cookies en su sitio web.
    GUARDAR Y ACEPTAR