LAN ARLOA
Hitzarmen kolektiboa
EAEko Hitzarmen Kolektiboak: https://www.euskadi.eus/eusko-jaurlaritza/-/hitzarmen-kolektiboa/
Hitzarmen kolektiboa langileen ordezkarien eta enpresaren arteko idatzizko akordioa da. Akordio horretan interes kolektiboari eragiten dioten lan-baldintza eta enpleguaren inguruko arauak jasotzen dira. Hitzarmen Kolektiboak Langileen Estatutuan jasotako eskubideak eta baimenak hobetu ditzake. Horregatik, komeni da jakitea zein aplikatzen den zure enpresan, honako gai hauei buruzko berezitasunak jaso baititzake:
- Baimen eta lizentzien inguruan (ospitaleratzeagatiko egun ordainduak, medikuarengana joateko baimena, etab.).
- Lanaldia egokitzeko eskubidea dela eta (ordutegi-malgutasuna, txandak, etab.) prozedura zehatzak eskaria egiteko.
- Edoskitze-baimena: iraupenaren inguruan.
- Kontziliazio eskubideak egikaritzeko baldintzak.
- Emakumeen eta gizonen arteko berdintasunari buruzko beste gai batzuk.
Hitzarmen kolektiboak aplikatuko diren sektorearen (enpresaren jardueraren arabera) eta lurraldearen arabera bereizten dira. Testuaren indarraldia edo iraupena ere kontuan hartu behar da (Hitzarmen batzuk indarraldia galdu dute eta)